Etxebarria parkea



Etxebarria Parkea Bilboko parke bat da. Uribarri eta Begoña auzoen artean kokaturik. Alde Zaharra eta erdigunea baino gorago aurkitzeagatik, hiriaren ikuspegi aparta goza daiteke bertatik.
1980ko hamarkadararte Echevarria industriaren fabrika nagusia bertan kokatzen zen, gaur egungo Sidenor. Gerora, Basauriko fabrika eraikitzerakoan pixkanaka produkzioa eta langileak bertara eraman zituzten. Orduan, udalak orube horrekin zer egin erabakitzen zegoelarik hainbat proiektu aurkeztu ziren. Gehienak etxebizitzak eraikitzearen inguruko proiektuak.
Dena dela, udalak parke handi bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuen, hiriaren parkeen gabezia konpontzeko. Horrela, Etxebarria Parkea Bilboko parkerik handiena da gaur egun.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina