Jaiak


Bilbon hainbat jai ezberdin daude urte osoan zehar. Adibide bat  Aste Nagusia  da, jende askorentzako oso garrantzitsua baita 


Bilboko Aste Nagusia Bizkai hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.
Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia .1978an Jaien Batzordeen eskariz asmatutako pertsonaia. "Badator Mari Jaia" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak,(abuztuaren 15a), horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina